Donostian dagoen hornigai industrialen enpresa dugu SUTEKIN, mozketa-erremintak (plakak, fresak eta barautsak) eta tornuetarako, fresatzeko makinetarako eta zulatzeko makinetarako oratzeko lanabesak merkaturatzen dituena. Makina-erremintaren sektorerako lan egiten dugu. Europako izen handiko zenbait enpresa ordezkatzen ditugu Gipuzkoan, hala nola WIDIA, RÖHM, DC SWISS, MIKRON eta REGO-FIX. Enpresa metalurgikoei ematen diegu zerbitzua 1987az geroztik.
Metal gogorra fabrikatzen duen Alemaniako enpresa: mozketa-plakak, fresak eta osoko barautsak. Torneatzeko, fresatzeko eta zulatzeko erremintak, eta oratzeko lanabesak, hala nola KM, HSK eta abar.
Tornuko eta mekanizatu-zentroko oratzeko lanabesen Alemaniako fabrikatzailea. Barauts-etxeak, puntuak, platerak eta barailak, baita plater automatikoak eta mandril hedagarriak ere.
Hariztatzeko erreminta eta lanabesen Suitzako fabrikatzailea: Arrak, terrailak, metalezko fresak, hari-egiaztagailuak eta hariztatzeko makinak.
Diametro txikiko (0,10 mm) eta diametroa halako 40ko luzera duten metal gogorreko barautsen, eta planoaren eta azterlanaren araberako erreminten Suitzako fabrikatzailea.
Eskaintzen ditugun pieza estandarrez gain, edozein motatako erremintaren planopeko fabrikazioak ere egiten ditugu, erreminta zure lan-premietara egokituz.